Bost urrezko domina eta lau zilarrezko, Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 16a, 01:00

Abenduaren 5etik 8ra bitarte, Arrasateko Akor­deoi Lehiaketak 2009 izan zen Arrasaten, eta Hernani Musika Eskolako akordeoi ikasleek sekulako emaitzak lortu zituzten: bost urrezko domina eta lau zilarrezko. Adinaren arabera, 10 urte arte, A hastapenan, Leire Pedro eta Eneko Sotak urrezko domina lortu zuten eta Nerea Garin eta Ainhoa Larraña­gak zilarrezkoa. Eta A mailan, Nagore Torresek urrezkoa lortu zuen. 12 urte arte, B hastapenan, zilarrezko domina lortu zuten Maddi Arrue eta Alex Zuzak. B mailan, berriz, Aria­ne Gaztañagak urrezkoa eta Uxue Lopezek zilarrezkoa. 15 urte arte, C hastapenean, Ane Macicior eta Maddi Pedrok lortu zuten urrezkoa eta 12 urte arte, Ganbara Musikan, urrezko domina, Ariane Gaztaña­ga, Uxue Lopez eta Sara Otaegi hirukoterentzat izan zen. Horrez gain, Otaegi bigarren geratu zen infantil mailan (13 urte arte).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!