Hernaniko Musika Eskolak hileroko emanaldia emango du gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 16a, 01:00

Hernaniko Musika E­sko­lak hileroko kontzertua antolatu du gaur arratsalderako, Biteri kultur etxean, 19:30etan. Gaurko kontzertuan Lina Sinais emakume imaginarioari emango diote ahotsa, eta besteak beste, beraiek egindako abestiak kantatuko dituzte.

Lau abeslarien lana
Lena Sinaisen interpretazioan lau musikari arituko dira. Aho­tsa eta pianoan Mireia Otzerin­jauregik; pianoa, konzertina, melodikoa, gamba biola eta ahotsa Sorkunde Idi­gorasek jarriko ditu; kontrabaxua eta ahotsa Luisa Britok; eta bateria eta ahotsa Hasier Oleagak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!