EREan dauden enpresa eta langileek formatzeko laguntza izango dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 16a, 01:00

HERNANIKO Karmelo La­baka institutuak adierazi du, EREan dauden enpresa eta langileek formatzeko aukera izango dutela, horretarako laguntza emango baitu Eusko Jaurlaritzako Giza Gaietarako Sailak. Laguntza eskuratu ahal izateko, enpresek langileentzako formazio plana aurkeztu behar dute. Planean sar daitezke bai momentu horretan EREan dauden langileak eta baita ez daudenak ere.

Orduko 13 euroko laguntza
Formazioa jasoko duen langile bakoitzak, orduko, 13 euroko laguntza jasoko du. Eta horrez gain, EREan dauden langileek beste 4 euro jasoko dituzte jasotako formazioagatik.

Enpresak formazio planik izan ez arren, laguntza eskatu daiteke
EREan dauden langileen enpresak formazio planik egingo ez balu, langileak berak 4 euroko laguntza eskatu dezake; baina lagun­tza jasotzeko, langileak Hobetuz 2009ko kurtsoren bat egin beharko luke. Laguntzak eskatzeko azken eguna abenduaren 30a izango da, bai enpresentzat eta baita langileentzat ere.

Hernani eta inguruko enpresei deia
IES Hernanik deia luzatu die Hernani eta inguruko he­rriei, nahi izanez gero, laguntzak eskatzeko. Eta informazio gehiago nahi izanez gero, bi telefono ere jarri dituzte: 943 55 11 88 eta 943 55 19 58. Jesus Ezkerrogatik galdetu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!