Eguberritako jaialdiaren atzetik, Santo Tomas eta Gabon erronda

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 17a, 01:00

astebete besterik ez da ge­ratzen Eguberritarako eta hori nabari da Inmaculada ikaste­txe­an, atzo egin baitzu­ten Egu­berritako jaialdia. Ikasleek ema­­naldi ezberdinak eskaini­ zi­tuz­ten guraso eta lagunen goza­me­nerako. Eta jaialdiari amaie­ra emateko, abesbatzak bi kan­ta abestu zituen: parro­kiko jaialdian abestu­takoak. Jaialdia eginda, Santo To­mas eguna ere gai­nean da eta Inmaculada ikastetxekoek bihar ospatu­ko dute feria. Eskolan ber­tan izango da goizeko 10:00e­tatik aurrera. Herritar guztiei luzatu diete gonbida­pena gerturatzeko.

Gabon erronda
Datorren ostegunean, be­rriz, Eguberri egunaren bez­pe­ran, urteroko Gabon erron­da izango da, 10:30e­ta­tik aurrera, herriko kaleetan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!