Iñaki Uria sukaldaria izango da datorren asteazken eta ostegunean Hernanin, Gabonetako sukaldearen sekretuak erakusten. Gure Etxola Emakume Zentruak antolatu du ikastaroa, urtero bezala, eta nahi duenak izango du aukera ikastarora azaltzeko. Ez da edozein moduko ikastaroa izango; Iñaki Uria sukaldaria da, Donostiako Luis Irizar sukalde eskola famatuko profesionaletako bat, eta bere sekretuak azalduko ditu, Gabonetako sukaldaritzari buruzkoak. Mokadu goxoak beraz, ikasi eta probatuko dituztenak ikastarora azaltzen direnek. Asteazken eta ostegunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.