Haurrentzako antzerkia eta zinema, gazteen kirol eguna eta Gabonak nagusi, abenduan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 13a, 01:00

astigarragan kultur ekin­tza mordoa izango da gaurtik hasi eta abendua bukatu bitarte. Eta datorren astetik aurrera, Gabon emanaldiak izango dira nagusi. Dena dela, da­to­rren astera arte itxaron gabe, gaur bertan ere aukera izango da girotzen joateko; izan ere, Gabonetako kontzertua izango da Norberto Almandoz musika eskolako hainbat talderen eskutik. Musika eskolako areto nagusian izango da eguerdiko 12:00etan. Bihar, berriz, musika esko­lako ikasleen emanaldia izango da. Pianoa eta biolina joko di­tuz­te 18:00etan, musika eskolan. Eta ostegun eta ostiralean beste bi saio izango dira, 19:30etan.

Egutegia doan eta KZ Gunea,

bihar Udalak 2010 egutegia argita­ratu du eta egutegi hori doan banatuko da bihartik aurrera, udaletxean, kiroldegian, kul­tur etxean eta musika esko­lan. Horrez gian, bihar ere KZ Gunea irekita egongo da 09:00e­tatik 13:00etara.

Gabonetako emanaldiak

Datorren asteburutik aurrera Gabonetako emanaldiak izan­go dira nagusi Astigarragan. Ostirale­an, bertan, Olen­tzero eta Mari Do­mingi ikastolara iritsiko dira 14:30e­tan, eta la­run­ba­te­an, Olentze­rok hau­rren gutu­nak jasoko ditu eta txoko­la­tada izango da J. Barandiaran pla­zan, 17:30e­tan. Igandean, be­­rriz, Gabone­tako kanten ema­naldia izango da Gerni­kako Andra Mari eta Astiga­rragako Aiztondo abes­batza­re­kin. Horrez gain, kultur etxeko lo­­ra­te­gian jarri ohi den Jaiotza, hi­­la­ren 22an jarriko dute; eta hi­la­ren 24an, Etxerat elkarteak an­to­latutako Olen­tzeroa izan­go da.

Haurrentzako antzerkia eta zinea

Hilaren 20an, igandean, 4-8 ur­te bitarteko hau­rrentzat an­­tzerkia izan­go da: Ipuinez Ipuin. Kultur etxean izango da 17:30etan. Hilaren 26an, be­rriz, Vickie Bikingoa jarri­ko dute kultur etxean, 17:00e­tan.

Gazteen kirol eguna kirol jarduera bultzatzeko

Gazteen artean kirol jarduera bultzatzeko, gazteen kirol egu­na antolatu du udalak hi­la­ren 22an. Kiroldegi eta pi­lo­talekuan izango da egun oso­an zehar. Parte hartu nahi due­nak ostirala baino lehen eman behar du izena kirol­degi edo gaztelekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!