Hernaniko eta inguruko 40 artistek beraien lanak ikusgai jarriko dituzte gaur goizean, 10:00etatik 14:00etara, Atsegindegin. Hernaniko lehenengo Arte Azokan. Bertan, artista bakoitzak bere mahaia izango du, lanak erakusteko. Eta gehienak pinturaz egindako artelanak izango badira ere, eskulturak eta argazkigintzako lanak ere ikusi ahal izango dira. Azoka antolatu dute Hernaniko udalak eta Gipuzkoako artisten elkarteak, elkarlanean. Hauek adierazitakoaren arabera, helburua da artistek aukera izatea baraien lanak sustatu eta jendeaurrean erakusteko. Gaurkoa azoka antolatzen den aurreneko aldia izango da, baina ez azkenekoa. Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, asmoa da urtean lau aldiz antolatzea; hau da, urtaro bakoitzean bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!