Santxo eta Lizeagak finalerdietako partidua izango dute gaur hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 12a, 01:00

gipuzkoako pelota txapelketako finalerdietako partidua izango dute gaur Santxo eta Lizeaga pelotari hernaniarrek. Añorgako Loidi eta Maiza bikotearen kontra jokatuko dute, kiroldegiko pelotalekuan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Jubenil mailakoa izango da. Rufino Rekaldek adierazitakoaren arabera, oso partidu berdindua izatea espero da. Bikote hernaniarra partidu bat bera ere galdu gabe iri­tsi da finalerdietara. Baina aurrean izango duten bikotea egungo txapelduna da: «pelotazaleek galdu behar ez luketen partidu horietako bat izango da gaurkoa».

Txapelketako beste hainbat partidu gaur
Finalerdietako partidua ez da hernaniarrek gaur jokatuko duten bakarra izango. Infantiletan honakoak izango dira partiduak: Auritz Artola­/Añorga, Aiatz Hernani/Euskal Giroa, Intza/Yeray Iriondo, eta Hodei Noble/Lizardi. Jubeniletan: Eneko Aizpitarte­/Aurrera Saiaz, eta Santxo-Lizeaga­/Añorga. Paletan: Real Sociedad­/Man­zisidor-Lukas, Lizeaga-Perez­/Za­rautz, eta Tijero-Zabala/Suberri. Kadete mailan, trinketean: Josu altuna/Alde Zaharra, Egoitz Altu­na/Alde Zaharra, Oiarpe/ Jon Etxe­goien, Iñaki Otaegi/Urnieta, eta Ohian Lujanbio/Urnieta. Azkenik, senior mailan, eta trinketean baita ere: Eñaut Esna­ola­/Mun­darro, eta Aritz Otae­gi/Ramuntxo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!