derbia izango da gaur Erregional Ohorezko mailan, Hernanik eta Euskaldunak elkarren kontra jokatuko baitute. Badira Hernaniko jokalariak egun Andoaingo taldean jokatzen dutenak, eta hortaz, partidu berezia izaten da bi taldeentzat.
Aiurralden, gaur arratsaldean
Partidu garrantzitsua izango da hernaniarrentzat. Jardunaldi askoren ostean, joan den astean garaipena lortu zuten txuri berdeek, eta gaurkoan bide horri eusteko aukera izango dute.
Hernaniarrak 12garren postuan daude sailkapen nagusian, 15 punturekin. Andoaingoak berriz, bi postu atzetik dira, 14garren, 13 punturekin.
Partidua Euskaldunaren zelaian jokatuko da, Aiurralden, arratsaldeko 16:00etan hasita.