aurten ere, Gabonen bueltan, festa antolatu dute Belkara auzo elkartekoek. Gaur eta bihar izango da Karabelen, eta festarako, mus eta tute txapelketak antolatu dituzte. Antolatzaileek dei egin diete bazkideei parte hartzeko.
Mus txapelketa gaur eta tutea bihar
Mus txapelketa gaur izango da eta tutekoa, berriz, bihar. Txapelketan parte hartzeko, izena eman behar da eta aukera izango da txapelketa bakoitzeko egunean bertan, arratsaldeko 15:25 arte. Bost minutu beranduago, zozketak egingo dituzte, eta ordutik aurrera, ez dituzte bikote gehiago onartuko. Izena elkarteko lokalean eman behar da.
Txapelketan bazkideek bakarrik hartu ahal izango dute parte, edo etxe bakoitzeko bazkide batek. Etxeren batean bazkide batek baino gehiagok ordaintzen badu bazkide kuota, horiek ere izango dute parte hartzeko aukera. Bazkide guztiek bi txapelketetan hartu dezakete parte berez, baina ezin izango dute mus txapelketan aurreneko hiru postuetan geratzen direnek.
Hiru aurrenekoentzat sariak
Sariak ere izango dira musean eta tutean aurreneko hiru postuetan geratzen direnentzat. Txapeldunak trofeoa, urdaiazpikoa, kaba eta ardoa jasoko ditu; bigarrenak, urdaiazpikoa eta ardoa; eta hirugarrenak kaba eta ardoa.