Hondakinekin zer egin behar den ikusi eta ikasteko aukera izango da gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 12a, 01:00

hernanin Zero Zabor taldeak Zer egin hondakinekin? kale ekintza anto­latu du gaurko. Hondakinen inguruan gai ezberdinak lantzen dituzten mahaiak eta erakusketak izango dira goizeko 10:30etatik aurrera, Plaza Berrin, Behemendiko azokarekin batera. Hernanin Zero Zabor taldeak lehendik ere egin izan ditu Autokonpostaren Erakusketak, baina oraingoan modu zabalagoan atera nahi izan du kalera Hernaniko hondakinei buruzko eztabaida. Hori horrela, honako gaiak landuko dituzte: «nora doaz gure hondakinak? Nola hobetu dezakegu hondakin horien gestioa?». Horrez gain, taldeak argi du gaia alde askotatik helduta eztabaidatu daitekeela, baina bere ustetan mamia ezin da ahaztu, hau da, hondakinen orain arteko sistema kutsakorra dela, errrausketa are kutsakorragoa izango dela, eta beste bide osasuntsuago bat antolatu behar dela.


Mahaiak eta erakusketak
Hondakinen inguruan gai ezber­di­nak lan­tzen dituzten mahai eta erakus­ke­tekin ikusi eta ikasteko aukera izango da; izan ere, han jarriko dira eskura egungo zaborren datuak, Usur­bilera egindako bisi­ta­ren bideoa, eta baita erraus­gai­lua­ren funtzionamenduarena ere. Ho­rrez gain, herritarrek autokon­posta nola egi­ten den ikusi eta konpos­tagailua eska­tze­ko aukera izango dute, eta banatuko dute hondakinen arazoak hobeto ulertzeko informazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!