44 bertsolari onentsuenek hasi zuten txapelketa, eta 13 saioren ostean 7 bertsolari onenak pasa dira finalera. Bertan zain izango dute azken 4 txapelketetan nagusia: Andoni Egaña.
Entzuleen emana
Txapelketa urriaren 3an hasi zen eta inoizko ikusmin haundiena sortu du. Areto guztiak bete dira, eta gaur, finalerako jarrita zeuden txartel guztiak saldu dira. 14.000 bertsozale izango dira gaur Barakaldoko BEC aretoan. Saioa goiz eta arratsaldez jokatuko da; goizekoa 11:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:30etan. Arratsaldeko 20:30ak aldean jakingo da zein den Euskal Herriko txapelduna.
Hernaniko eskolako
2 bertsolari, 8 onenen artean
Hernaniko bertso eskolak lan polita egin du aurtengo txapelketan. 6 bertsolari aritu dira lehian; 4 pasa dira final erdietara, eta 2 izango dira finala jokatuko dutenak. Epaile taldean ere bertso eskolako kide bat izango da finalean.
Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzek txapelketa ederra egin dute. Biak dira txapela janzteko kandidato... baina Egaña eta gainerakoak ez daude ezer oparitzeko.
Udalak harrera ekitaldia egingo die gaur bertso eskolako parte hartzaileei
Hernaniko Udalak harrera egingo die gaur, Txapelketa Nagusian parte hartu duten Hernaniko Bertso eskolako 7 kideei. Harrera ekitaldia Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 19:30etan.
Maialen Lujanbio:
«Osotasun bat eman nahi nioke nire saioari, eta ale on batzuk utzi»
Maialen Lujanbiok 4garren Final Nagusia du aurtengoa. Lujanbiok bere saioari osotasun bat eman nahi lioke gaur «ni entzutea, ahalik eta erosoen, eta nien. Saioari osotasun bat ematen saiatuko naiz, maila on bateko saio bat egiten; neretik ale on batzuk uzten...». 1997ko finaletik gauza asko aldatu direla dio Lujanbiok, «orain erantzunkizun haundiagoa sentitzen dugu; gure belaunaldiari dagokio, neurri batean, egungo bertso eskaintza zertan den erakustea».
Aitor Mendiluze: