sagastialde elkarteko kideak Errioxan ibili ziren joan den azaroko azken asteburuan. Fuenmayorrera joan ziren hain zuzen, egun pasa. Aldez aurretik izena emanda, 30 lagun elkartu ziren irteera egiteko.
Goizean goiz abiatuta, gosaltzeko ordurako iritsi ziren Fuenmayorrera. Iritsi eta Pagos del Rey-eko bodegak bisitatu zituzten, eta gosaldu ere bertan egin zuten. Bodega bisitatu ondoren, izan ziren ardoa erregalo jaso zutenak ere.
Bazkaltzera La Bastidara joan ziren, Jatorrena jatetxera. Zuzendaritzatik adierazitakoa ren arabera, «egun pasa oso dotorea» izan zen. Horrez gain, zuzendaritzak Gabon eta Urte Berri zoriontsuak opa dizkie bazkideei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!