Artisten erdiak hernaniarrak izango dira biharko Arte Azokan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 12a, 01:00

lehenengo Arte Azoka izango da bihar, goizeko 10:00e­tatik 14:00etara Her­na­­nin, eta bertan, Her­naniko eta inguruko 40 artisten lanak ikusi eta erosteko aukera izango da. Artista horietatik erdiak izango dira herna­niarrak. Batez ere pinturaz egindako artelanak izango dira, baina eskultura eta argazkigin­tza­ko artelanak ere izango dira.

Artista hernaniarrak
Hernaniko honako artisten lanak ikusi eta erosteko aukera izango da: Noelia Crujeira, Maria Virginia Ustaran, Gorka Setien, Aitor Ruiz de Egino, Maria Agirre, Xabier Arnaiz, Julia Jaramillo, Carmen Mo­neo, Gorka Asiain, Alberto Elosegi, Jon Zabaleta, Iker Valle, Jose Luis Elexpe Pelex, Peio Goello, Marisol Yaben, Yolanda Lopez, Maite Arrieta eta Teresa Arrieta. Horiez gain, Biteri kultur etxeko zeramika tailerreko bi mahai izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!