Kalez Kale Kantari, umeentzako emanaldiak eta kontzertuak gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 12a, 01:00

gabonetarako astebete inguru besterik ez da geratzen eta atzotik hasita, Gabonetako ekintzak nagusi dira Hernanin. Gaur, esaterako, ez dira faltako Kalez Kale Kantari, umeen­tzako antzerkia eta zinea, eta kontzertuak.

Umeentzako emanaldiak
Umeek ondo pasatzeko auke­ra goizetik izango dute gaur. Goizeko 11:00etan hasita, Itsas­minez antzerkia izango da ikusgai Biterin. Eta arra­tsaldean ere, beste hainbeste, baina antzerkia ordez, zinea izango da: Biterin, 17:00etan.

Musikaz gozatzeko eguna
Gaur nonahi izango da musi­kaz gozatzeko aukera. Ohi be­zala, eguerdiko 12:00etatik au­rrera, Kalez Kale Kantarikoak kaleak girotzen ibiliko dira Plaza Berritik abiatuta. Bi kontzertu ere izango dira 20:00etan. Alde batetik, Debako Aitzuri Abesbatzaren kontzertua izan­go da Milagro­sa aretoan, Kan­tuz abesbatzak antolatuta. Fer­nando Urainek zuzenduta, 13 abesti abestuko dituzte, bes­te­ak beste: Ave Ma­ria, Jubilate Deo, Goizeko Iza­rra eta Nerea izango zen. Beste kontzertua Ti­losetan izan­go da ordu bere­an, Hernaniko Gazte Bilgune­ak antolatuta.

Gabon kanten jaialdia atzo
Gabon giroa nagusi izan zen atzo, Gabon kanten jaial­dian. San Joan Bataiatzailea elizara gerturatutakoek kon­tzertu za­ba­laz gozatze­ko aukera izan zuten; talde ezberdine­ta­ko 500 abes­lari inguruk hartu zuten parte: Hernaniko eskolako ikasleek, Musika eskola­koek, eta San Joan Parrokiko, Goiz Eguzkiko eta Ozenki abes­batzakoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!