‘Hator, hator...’ Gabon garaia badator

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 12a, 01:00

urtero bezala, Gabonak iragartzen dituen Gabon Kanten Jaialdian, lepo bete zen, San Joan Bataiatzailearen parroki eliza. Guztira, talde ezberdinetako 500 inguru haur eta heldu aritu ziren kantuan. Parte hartu zuten: Hernaniko ikastetxeetako ikasleek, Musika eskola­koek, eta herriko hiru abesbatzatakoek. Horien artean Goiz Eguzkiko abesba­tza izan zen aurreneko aldiz. Talde bakoitzak bina kanta abestu ondoren, denek batera kantuan eman zioten amaiera jaialdi jendetsuari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!