Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko dute gaur Ezeiza eta Esnaolak, Tolosako Beotibarren

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 11a, 01:00

Hernaniko pelotariak Gipuzkoako txapelketa ari dira jokatzen, modalitate ezberdinetan, eta eskuz binakaka, Ezeiza eta Esnaolak finalerdietako partidua izango dute. Aurkari Aurrera Saiaz taldea izango dute. Finalerdietako bueltako partidua izango da, eta 22-17 emaitzari eman beharko diote buelta Hernaniko pelotariek. Partidua Tolosako Beotibar pelotalekuan jokatuko da, arratsaldeko 20:30etan hasita. Horiez gain, ondorengoak dira gaurko gainerako partiduak: Paletan, Irazustabarrena-Gutierrez/Goikoetxea-Arizaga, 21:00etan, Hernanin; Pagola-Semper/Aierbe-Ugalde, 21:00etan, Hernanin; Urnieta/M.Pagola-Otxotorena, 20:15etan, Urnietan. Eskuz, kadete mailan, Intxurre/Leonet-Garcia, 20:00, Alegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!