topagune Berdeko bilera izango da bihar goizean, 10:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Bertan, Endara enpresako arduraduna izango da, Udalari proposatu dioten mugikortasun plana azaltzen.
Proposamenen aurkezpena
Endara enpresako arduraduna izango da bileran, eta bertan bildutakoei azalduko die Udalari egindako proposamena, orokorki: oinezkoen guneak, bidegorriak, autobus-geltokiak, maiztasunak, aparkalekuak, eta abar.
Azalpenen ondoren, Topagune Berdeko parte hartzeileek tartea izango dute galderak egin eta iritzia emateko. Biharkoa 2009ko azken bilera izango da.