Santxo eta Lizeaga finalean izango dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 13a, 01:00

Gipuzkoako txapelketako finalean izango dira Santxo eta Lizeaga, Añorgako pelotariei 22-17 irabazi eta gero. Partidua gogorra izan zen oso. Hasiera kaxkarra izan zuten Hernaniko pelotariek huts dexente egin baitzituzten. Hala ere, tantuak luzatzen joan ziren heinean, markagailua estutzen joan zen, eta bukaera aldera, partiduari buelta eman zioten hernaniarrek, eta garaipena etxerako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!