edadetuen beharren inguruko azterketa ezberdinak egin zituzten joan den urtean, eta ikusi zuten arazo nagusietako bat garraioa zela. Behar horri erantzunez, Hernaniko Ongintza Patronatuak eta Behemendik, Urnieta eta Andoaingo Udalekin batera, furgoneta zerbitzua jarri zuen martxan, Hernani, Urnieta eta Andoainen. Zerbitzua urtebetez izan da martxan, eta herritik aparte bizi diren 65 urtetik gorakoei dago zuzendua, behar duten lekuetara joateko: medikura, erosketak egitera, eta abar. Urte guzti honetan izan duen arrakasta ikusita, Ongintzak eta Behemendik hitzarmena berritu dute, beste urte baterako
655 bidaiari ibili dira 2009an
Behemendik egin duen txostenaren arabera, 2009an, azaroaren 19ra arte, 655 bidaiari ibili dira furgonetan. Izena 58 eman zuten, eta guztira 37 izan dira erabiltzaileak.
Hilabeteei dagokienez, erabiltzaile gehien urrian izan dira, 94. Eguneko bataz bestekoari dagokionez , 3 eta 5 petsona artekoa da.
Auzoz auzoko datuei begiratuz gero, alde nabarmenarekin, erabiltzaile gehienak Ereñotzukoak dira. Hamar auzotar dira furgonetan ibiltzen direnak, eta urte osoan zehar 197 bidai egin dituzte. Bidaiari gutxien dituen auzoa aldiz, Martindegi da. Bakarra da furgonetako zerbitzua erabiltzen duena, eta urtean zehar 48 bidai egin ditu.
Erabiltzaile gehien
feri egunean, ostegunean
Aste egunak oinarri hartuta, astelehenetik ostiralerako tartean, osteguna da erabiltzaile gehien diren eguna. Urte osoan zehar 201 bidaiarik hartu dute furgoneta ostegunetan. Bigarren eguna berriz, asteazkena izan da, 142 erabiltzailerekin.