Tejados Aoiz Binakako Txapelketa Nagusiko hirugarren partidua jokatuko da larunbatean, Galarretan. Final laurdenetako ligaxka ari dira jokatzen, eta oraingoan B taldeko partidua izango da Hernanin jokatuko dena. Aurrez aurre izango dira Altuna II-Etxeberria IIIa, eta Urriza eta Lizaso. Partidua, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Urriza eta Lizaso
asteartean nagusi
Altuna IIa eta Etxeberria IIIarentzat txapelketako aurreneko partidua izango bada ere, Urriza eta Lizaso estreinatu dira txapelketan. Asteartean jokatu zuten, Iruñean, Ezkurra eta Ionen kontra, eta 36-40 irabazi zuten. Hortaz, momentuz aurreneko postuan daude, B taldeko sailkapenean.
A taldeko sailkapenean berriz, Juaristi eta Urrutia dira nagusi, larunbatean Uterga eta San Migueli 40 eta 25 irabazita.