Gabonak gainean dira, eta ospatzeko asmoarekin, festa antolatu dute Karabelen. Belkara auzo elkarteak antolatu du eta bi egunekoa izango da, asteburuan. Antolatzaileek dei egin diete bazkide guztiei antolatu duten mus eta tute txapelketetan parte hartzeko.
Festa eguna ospatzeko tute eta mus txapelketak
Gabon festa tute eta mus txapelketekin ospatuko dute Karabelen. Mus txapelketa larunbatean izango da, eta tutekoa berriz, igandean.
Txapelketetan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena. Txapelketa bakoitzeko egunean bertan eman ahal izango da, arratsaldeko 15:25ak arte. Bost minutu beranduago, zozketak egingo dituzte, eta ordutik aurrera, ez dituzte bikote gehiago onartuko. Izena elkarteko lokalean eman behar da.
Txapelketan bazkideek bakarrik hartu ahal izango dute parte, edo etxe bakoitzeko bazkide batek. Etxeren batean bazkide batek baino gehiagok ordaintzen badu kuota, horiek ere izango dute parte hartzeko aukera.
Bazkide guztiek bi txapelketatan hartu dezakete parte. Hala ere, kondizio bat izango da: mus txapelketan aurreneko hiru postuetan geratzen direnek, ezin izango dute.
Sari bikainak
Musean eta tutean aurreneko hiru postuetan geratzen direnetzako sari bikainak izango dira. Aurrenekoak trofeoa, urdaiazpikoa, kaba eta ardoa jasoko ditu; bigarrenak, urdaiazpikoa eta ardoa; eta hirugarrenak kaba eta ardoa.
Etxekoandre saria
Etxekoandre onenentzat ere sari berdinak izango dira. Hala ere, jakinarazi dute, txapelketan parte hartzen duten guztiek ez dutela etxekoandre saria jasotzeko aukera izango.
Santo Tomas eguna
Horrez gain, abenduaren 21ean Santo Tomas eguna ere ospatuko dute, ohiko txistorra jatearekin.