Koxka elkarteak mahai ingurua antolatu du Jabier Imaz, Mikel Izagirre eta Rakel Barrosorekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 9a, 01:00

hernaniko Koxka Ezin­duen Elkarteak mahai ingurua antolatu du datorren asterako, abenduaren 15e­rako. Bertan hiru ezindu izango dira hizlari: Jabier Imaz, Mikel Izagirre eta Rakel Barroso. Mahai ingurua Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Mahaikideak gaztelaniaz arituko dira, baina ondoren, galderak edozein hizkuntzatan egin ahal izango dira.

Hiru hizlarirekin osatutako mahai ingurua
Mahai ingurura hurbiltzen direnek, ezinduen defentsan lanean ari diren hiru hizlariren ikuspuntuak entzuteko aukera izango dute. Jabier Imaz Kemen-eko (Euskal kirolari ezinduen elkartea) lehendakaria da, eta bere esperientzia pertsonala kontatuko du. Mikel Izagirre Kirol Ego­kituaren Gipuzkoako Fede­­rakuntzako lehendakaria da, eta azalduko du nola dagoen gaur egun kirol egokitua. Azkenik, Rakel Barrosok, Elkartuko (Gipuzkoako Ezin­­du fisikoen Federakun­tza) gerenteak, adieraziko du, zein den ezinduak egunero egin behar duen borroka, gizarteak ez dezan bazterrean utzi.

Behobia-Donostian ezinduek izandako parte hartzea argazkitan
Mahai inguruaz gain, Koxka elkarteak argazki erakusketa ere antolatu du. Argazkietan ageri da ezinduek izandako partehartzea Behobia-Do­nostia lasterketan. Erakus­keta, Biterin izango da, gaurtik hilaren 21era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!