Saharara bildatzeko produktuak biltzen gaur hasiko dira ikastetxeetan eta Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 9a, 01:00

gaur hasiko dira janaria eta produktuak biltzen, Sahar Herriko errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko. Bil­keta ikastetxeetan eta Biteri kultur etxean egingo da, gaur hasi, eta abenduaren 22ra arte. Hala ere, bi hauek ez dira izango bilketa egingo duten leku bakarrak. Su­per­mer­katue­tan abenduaren 18an eta 19an, eta urtarrilaren 15ean eta 16an bilduko dira produktuak. Elkarte eta tabernetan berriz, eltzeak jarriko dituzte. Bilduko diren produktuak izango dira: arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan. Horrez gain, garbitasun gaiak ere bilduko dituzte, hau da, konpresak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!