Arkaitz Goñi, Xabier Errazkin eta Sergio Roman EiTB-ko Trindoor txapelketako finalean dira, errekorra eginda

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 9a, 01:00

Arkaitz Goñi, Xabier Erraz­kin eta Sergio Ro­man Trindoor txapelketako finalean izango dira, egundoko erakustaldia eman ondoren. Txapelketa EiTBk antolatzen du eta hiru proba egin behar dituzte: ergometroan kilometro bat, bizkleta estatikoan 5 kilometro, eta korrika 2 kilometro. Joan den larunbatean finalerdietako proba izan zuten Markinaren kontra. Eta Hernanikoek, irabazteaz gain, orain arteko marka onena ere egin zuten, 15 minutu eta 22 segunduko denborarekin.

Hernaniarren erakustaldia
Markinarrak talde sendoa eta irabazteko zaila osatzen bazuten ere, hernaniarrek 7 segunduko aldea atera zieten. Arkaitz Goñi ergometroan aritu zen, eta bere marka hausteko segundu bakar bat falta izan zuen. Sergio Romanek ere erakustaldia eman zuen korrika, eta bi kilometroak egiteko 5 minutu eta 55 segundu besterik ez zituen behar izan. Bizikleta gainean Xabi Errazkin aritu zen, eta honen denborarekin borobildu zuten marka, 15 minutu eta 22 segundukoa. Orain arteko errekorra Azpeitiak zuen, Hernanik baino 22 segundu gehiagokin; hau da, 15 minutu eta 44 segundurekin.

Finala abenduaren 26an
Gauzak horrela, Hernani finala irabazteko faboritoetako bat izango da. Aben­duaren 26an jokatuko da, lau herriren artean. Oraingoz Tolosa eta Hernani dira sailkatuta daudenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!