Gipuzkoako Epaitegietan elkarretaratzea egingo dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 9a, 01:00

Hamahiru gazteren kontrako epaiketa hasiko da bihar Madrilen, Segi kasua dela eta, eta atxilotutako zenbait gazteren gurasoek, tartean Hernanikoek, elkarretaratzea egingo dute egun berean. Gipuzkoako Epaitegiaren aurrean egingo dute, goizeko 11:00etatik 12:00etara. Epaiketa salatu nahi dute eta aldarrikatu nahi dute «euskal gazteek beraien proiektu eta asmoak aurrera eramateko duten eskubidea». Gurasoek dei egin diete herritarrei parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!