Haurrentzako bertso saioa, zinea, eta kontzertuak gaurtik igandera bitartean, Gabonetako ekintzen barruan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 17a, 01:00

GABONAK bete-betean ospatzeko aitzakiarik ez da izango aurten, Hernaniko talde ugarik eta Udalak ekitaldi mordoa antolatu baititu hilabete osorako: kontzertuak, zinea, haurrentzako jolasak, bertsoak, eta abar.

Haurrentzako bertso saioa gaur arratsaldean
Umeak izaten dira Gabone­tako protagonista nagusiak, eta asko dira hauei zuzendutako ekitaldiak. Gaur arratsaldean esaterako, haurrentzako bertso saioa izango da Biteri kultur etxean. Her­naniko Bertso Eskolak antolatutako ekitaldia da, eta arra­tsaldeko 14:30etan hasiko da.

Zinea eta kontzertuak asteburuan
Asteburuan ere, kuturaz go­za­tzeko aukera nahikoa izango da. Arratsaldeko 17:00etan umeentzako zinea izango da, Olentzero eta oparien ordua. Arratsaldeko 17:00etan izango da, Biteri kultur etxean. Bi ordu beranduago be­rriz, Milagrosako kaperan, Gabonetako kontzertua es­kai­niko dute Ozenki Abes­batzak eta Musika Bandak, 19:45etan hasita. Igandean berriz, alderantziz izango da. Eguer­diko 13:00etan Udal Txistu Ban­daren kontzertua izango da Milagrosako kaperan. Eta arratsaldean, Olentzero eta oparien ordua pelikularen ema­naldia, 17:00etan hasita.

Olentzeroren magia
Gabon gau bezperan, Olen­tze­roren magia nabaria izango da herrian. Gabon kantak kantatuko dituzte, kalez kale, Musika Eskolako ikasleek. Gabon gau egunean berriz, goizean, ikastoletako olentzeroa ibiliko da herrian barrena. Arratsaldean izango dira, erronda, eta olentzeroa ibiliko da kalez kale eta baserriz baserri, umeen ilusio eta irrika artean.

GABONETAKO EKINTZAK 2009

Abenduak 17
Haurrentzako Bertso saioa

Antolatzailea: Bertso Eskola
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua: 14:30

Abenduak 19 
Zinea euskaraz:
Olentzero eta oparien ordua
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00
Gabonetako kontzertua
Antolatzailea: Ozenki abesbatza, Hernaniko Musika Banda
Lekua: Milagrosako kaperan
Ordua: 19:45

Abenduak 20
Eguberriko txistu kontzertua
Taldea: Udal Txistulari Banda
Lekua: Milagrosa kaperan
Ordua: 13:00
Zinea euskaraz:
Olentzero eta oparien ordua
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00

Abenduak 23
Gabon kantak kalez kale
Musika eskolako ikasleak
Ordua: 17:00

Abenduak 24
Goizez: Ikastoletako Olentzeroak
Arratsaldez:
Baserriz baserri Olentzeroa
Ordua: 15:00
Lekua: Gudarien plaza
Gabon kantak kalez kale

Ordua: 17:30
Lekua: Apaizetxean (Izpizua 1)
Olentzeroa kaleetan zehar
Antolatzailea: Ttarla Dantza Taldea
Ordua: 18:00
Lekua: Gudarien plazan
Gabon gaueko erronda
Antolatzailea: Musika banda
Ordua: 20:00
Lekua: Gudarien plazan

Abenduak 26
Bertso bazkaria
Antolatzailea: Bertso eskola
Haurrentzako jolasak:
`Ibilbide interkulturala´
Lekua:  Atsegindegin
Ordua: 11:00-14:00
Zinea euskaraz:
Txori Urdin
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00

Abenduak 27
Zinea euskaraz:
Txori Urdin
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00

Abenduak 28
Ur festa kiroldegian:
14-15 urte bitarte
Ordua:10:00-13:00

Abenduak 29
Hitzaldi-aurkezpena:
Antolatzailea: Bertso eskola
Saskibaloiko Gabonetako
torneoa

Ordutegia: 16:15-20:30
BARRENE herrikoia. Pala
Lekua: Kiroldegiko frontoia
Ordua: 10:00

Abenduak 30
Tatatxan jauna: magia
komikoa

Lekua: Biterin
Ordua: 17:00
Saskibaloiko Gabonetako
torneoa

Ordutegia: 16:15-20:30

Abenduak 31
Urte Zaharreko Erronda
Lekua: Gudarien plazatik
Ordua: 17:30

Urtarrilak 1
Incansables txaranga
Ordua: 01:30
Urtarrilak 2
Bertso Jaialdia
Zinea euskaraz:
Pluk
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00

Urtarrilak 3
Zinea euskaraz:
Pluk
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00

Urtarrilak 4
Disko festa txiki:
Lekua: Atsegindegi plaza
Ordua:17:00

Urtarrilak 5
Erregeen kabalgata
Irteera: Latsunbeberri auzotik
Ordua:18:00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!