hernanin Zero Zabor taldeak Zer egin hondakinekin? kale ekintza antolatu du larunbaterako. Aurrez, autokonpostaren erakusketa antolatu izan duten bezala, oraingoan modu zabalagoan atera nahi dute hondakinei buruzko eztabaida kalera. Eta horrelako galderak izango dituzte eztabaidagai: «nora doaz gure hondakinak? Nola hobetu dezakegu hondakin horien gestioa?».
Kale ekintza 10:30ak inguruan izango da Plaza Berrin, eta gai ezberdinak lantzen dituzten mahaiak eta erakusketak izango dira, hala nola, gaurko zaborren datuak, Usurbilera egindako bisitaren bideoa, eta baita errausgailuaren funtzionamenduarena ere. Horrez gain, herritarrek autokonposta nola egiten den ikusi eta konpostagailua eskatzeko aukera izango dute, eta banatuko dute hondakinen arazoak hobeto ulertzeko informazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!