Hala Bazan egitasmoaren azken saioa bihar izango da, eta praktikan udaberrian jarriko dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 8a, 01:00

dobera Euskara Elkarteak hainbat egitasmo jartzen ditu martxan ikasturte hasieran, eta horietako bat da Hala Bazan. Bosgarren eta seigarren mailako neska mutilei dago zuzendua, eta honen helburua da ikasleen irakurzaletasuna eta idazteko grina bultzatzea. Aurreneko fase honetan, gazteek ipuinak entzuten dituzte Ixabel Milleten eskutik, eta azkeneko saioa asteazkenean izango da, Biterin, Urumeako ikasleekin.

Bigarren fasea udaberrian
Udaberrian berriz, egitasmoaren bigarren faseari ekingo diote ikasleek. Bakoitzak ipuin bana idatziko du eta ondoren, ipuin horiek argitaratuko ditu Doberak, orri banatzaileetan. Ikasle bakoi­tzak bost kopia izango ditu, nahi duenari oparitu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!