Gure Etxola emakumeen zentroak, urtero bezala, Gabonetako Sukaldaritza ikastaroa antolatu du aurten ere. Eta joan den urtean bezala, Luis Irizarren eskola izango da ikastaroa emateaz arduratuko dena; hain zuzen, Iñaki Uria sukaldaria ariko da irakasle lanetan. Ikastaroa hilaren 16 eta 17an izango da arratsaldeko 17:00etan hasita, Gure Etxolan bertan. Pertsona guztiei luzatzen diete gobidapena Gure Etxolako kideek, bai emakumeei bai gizonei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!