durangoko azoka ez bada ere, Hernaniko Pablo Lasa Artisau Azokak ez du inbidiarik izateko arrazoirik. Urtero urtero, jende asko biltzen du Hernaniko eta Euskal Herriko beste herrietako artisauen lanek erakarrita, eta atzokoan ere, horrela izan zen. Jendetza izan zen azokan, batez ere, eguerdi partean.
Maskarak nola egin, ikasten
Ikusmina asetzeko edo kapritxoren bat erosteko asmoz, postu guztietan ikusi zitekeen jendea saltxan. Eta bitartean, artisauak beraien zereginean: birziklatutako arropekin alfonbrak egiten, artilezko pelutxeak egiten, larrua lantzen, bitxiak egiten... Eta guztien artean, harreta bereganatu zuen aurtengo berezitasuna: txotxongilo tailerra. Artisauek beraiek egindako hainbat maskara, buruhaundi eta txotxongilo ikusgai egoteaz gain, maskarak nola egin irakasten aritu ziren. Lezioa ondo ikasita, zeregin horretan aritu ziren makina bat ume eta guraso burubelarri.
Horrez gain, taloak, elikagai ekologikoak, gazta eta erleek egindako produktuak erosteko aukera izan zen. Eta guztia trikitixak eta dultzainak girotua.