Gipuzkoako Epaitegian elkarretaratzea etzi

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 7a, 01:00

Madrilen, 13 gazteren kontrako epaiketa hasiko da etzi, Segi kasua dela eta, eta kasu horretan atxilotutako gazteen zenbait gurasok, tartean Hernanikoak, elkarretaratzea egingo dute egun berean, Gipuzkoako Epaitegi aurrean. Goizeko 11:00etatik 12:0etara izango da. Epaiketa salatu nahi dute eta «euskal gazteek beraien proiektu eta asmoak aurrera eramateko duten eskubidea» aldarrikatu nahi dute. Gurasoek dei egin dute parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!