Emakume topaketak larunbatean, Tolosan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 7a, 01:00

larunbatean Emakume Abertzaleon IVgarren Topa­ke­ta Feministak izango dira To­losan, Euskal Herriko Bil­gune Feministak antolatuta. He­r­nanin, Bilgune Feminista talde propiorik ez den arren, he­rritar asko dira bertako kide eta dei egiten diete bertan parte hartzera Hernaniko adin ez­ber­dinetako emakumeei. Biluztuz Jantzi du lema topaketak, eta helburua, iden­titate feministak sortuz, Euskal Herria aldatzea. Gai ez­berdinen inguruan ezta­bai­datu, formatu eta erabakiak hartu nahi dituzte, eta ahalik eta ekarpen gehien ja­so nahian, mota ezberdinetako emakumeen topaketak iza­tea nahi dute antolatzaileek.

EGITARAUA:

09:00 Izen ematea.   
09:45-11:30 Mahai-inguru nagusia: ‘Nortasun feminista. Zer da eta nola sortzen da identitate feminista?’
11:30-12:00 Atsedenaldia.
12:00-14:00 Hiru mahai inguru: Euskal Herriko mugimendu feministak. Identitatea landu duten diskurtso eta praktikak; Identitate feministarik gabe ba al da Euskal Herria aldatze
rik?; Sexu identitateak. Eztabaida berriak.   
14:00-16:00 Bazkaria.   
16:00-16:30 Ideia nagusien
esposaketa.
16:30-18:30 Mahai inguru nagusia: Genero-politikak vs. analisi feministak: Euskal Herriko emakumeen
egoerari begiratzeko bi modu.
18:30 Amaiera ekitaldia.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!