Karobi elkarteak afaria eta haur festarekin ospatuko du bederatzigarren urteurrena

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 7a, 01:00

Kkarobi elkarteak bedera­tzigarren urteurrena ospa­tzen du aurten eta hori ho­rre­la, afaria eta haur festa an­tolatu ditu hilabete honetarako. Afaria abenduaren 19an, os­ti­ralean, izango da gaueko 21:00­etan, eta bazkideek ize­na emateko azken eguna bihar izango dute. Gainera­koek, asteazkenetik hilaren 14ra arte, datorren astelehenera arte izango dute aukera izena emateko. Toki kopurua gehienez, 80 pertsonakoa da. Afari horretan, trofeoak banatuko zaizkie elkarteko tute txapelketako irabazleei.

Menua 20 euroan
Ospakizunak hala eskatzen duenez, afari berezia prestatu dute egun seinalatu horretarako. Honakoa izango da menua: entsalada epela, le­ga­tza saltsan, entrekota piperrekin, ijitu besoa, ardo ondua, sagardoa, kafea, kaba eta likoreak. Guztia 20 euroren truke.

Jolasak eta txokolatada haur festan
Elkartearen urteurrena ospa­tzeko, haur festa ere antolatu dute hilabete honetarako. Zehazki, hilaren 29an, ostiralean, izango da. Haur jolasak eta txokolatada izango dira arratsaldeko 17:30etan hasita.

Gabonetan erreserbak egiteko epea irekita
Aurreko urteetan bezala, epea ireki da Gabonetan mahaiak erreserbatzeko, hau da, abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1erako. Epea igandean amaituko da. Epearen barruan, bazkide bakoitzak erreserba bakarra egin ahal izango du egun horietarako. Hilaren 14tik aurrera, nahi adina erreserba egin ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!