HIESaren nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekintza izango dira abenduan Gazte Txokoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 6a, 01:00

urtea ekintzez gainezka bukatuko dute Gazte Txokoan. Abenduko aisialdi egitarauari erreparatuz gero, hilabete honetan izango dute zertaz gozatu herriko neska-mutilek. Besteak beste, izango dituzte solasaldiak, tailerrak, txapelketak eta irteerak.

HIESaren nazioarteko eguna
Asteartean, abenduak 1, HIESaren nazioarteko eguna izan zen, eta Gazte Txokoan aintzat hartu nahi izan dute. Ostegunean marrazki lehia­keta antolatu zuten eta dato­rren astean, hilaren 11n, hi­tzal­di-solasaldia izango da. H­arri Beltza HIESaren aur­kako taldeko kide bat hurbil­duko da Gazte Txokora gaz­tee­kin hitz egitera. Sola­saldian arreta berezia jarriko du prebentzio neurrietan.

Kandela eta mosaiko tailerra
Abenduan tailerrak ere ez di­ra faltako. Datorren asteko astearte eta asteazkenean egin­go dituzte kolore, usain eta forma ezberdinetako kan­delak, eta hilaren 16 eta 17an mosaiko tailerra izango da. Tailerrez gain, hainbat txapelketa ere izango dira: abenduaren 12an pintura txapelketa, 13an altxor bila, 19an Alla tu erraldoia, eta 26an futbolin txapelketa.

Aquariumera eta zinemara irteerak
Azkenik, eta txango irteerei dagokienez, atzo Donostiako Aquariumera joan ziren, eta abenduaren 27an, ere Donostiara joango dira, zinemara.

Gazte Txokoko giro ona azpimarratu dute
Gazte Txokoko hezitzaileek ikasturte honetan lokalean izan duten giro ona azpi­marratu nahi izan dute. Adie­razitakoaren arabera, adin, sexu eta ikastetxe ez­ber­dineko gazteak ari dira adiskide berriak egiten: «haien artean erlazio eta adiskidetasun berriak eraikitzen ari dira, lokalean giro armonikoa nagusituz». Bestalde, gaineratu nahi izan dute ikasturte osoan antolatutako ekintzek arra­kasta haundia izan dutela: «esku­lanak edo tailerrak aurtengo gazteen interes gune garran­tzitsu bihurtu dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!