Tejados Aoiz Binakako Txapelketa Nagusia atzo hasi zen A taldeko lehenengo partiduarekin. Juaristi-Urrutia/ Uterga-San Miguel neurtu ziren Galarretan, eta lehenengoak nagusitu ziren 25-40 irabazita. Partidua oso parekatua izan zen 25-24 tantora arte, baina hortik aurrera, Uterga eta San Miguelek ez zuten erantzuten jakin. Horrela Juaristi eta Urrutiak 16 tantoren aldea lortu zuten eta ezusteko haundirik ezean, finalerdietako pasea ziurtatua dute. Gaur B taldeko lehenengo partidua jokatuko da Iruñeako Euskal Jai Berrin: Ezkurra-Ion/Urriza-Lizaso.