erregional ohorezko mailan jokatzen duen Hernani taldeak hainbeste esperotako garaipena lortu zuen atzo Trintxerperi 1-0 irabazita. Mikel Galdonak sartu zuen garaipeneko gola.
Gola azken minutuetan
Hernanik ondo merezitako garaipena lortu zuen atzokoan, partidu osoan etxekoen nagusitasuna nabarmena izan baitzen, eta hala ere, azken minutuetaraino sufritu behar izan zuten. Zale mordoxka ere bildu zen Zubipen eta beraien berotasunak asko lagundu zien txuri-berdeei.