Txinparta koadrilak 50 urte bete ditu, eta bazkari eder baten bueltan ospatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 6a, 01:00

MENDE erdia pasa da Txinparta koadrilako 24 lagunak aurreneko aldiz bildu zirela. Futbol ekipoaren aitzakian hasi ziren elkartzen, 1959garren urtean, Florida auzoan, Atsegindegiko futbol txapelketa baitzuten jokatzekoa. Ordutik ona 50 urte pasa dira, eta ospatzeko bazkari eder baten bueltan bilduko dira, Txinpartaren elkartean bertan, abenduaren 12an. Bazkarian gogoan izango dituzte hildako lau lagunak: Olaziregi, Marcos, Uranga eta Polo.

Kirola gustuko duen koadrila
Txinparta koadrilak beti izan du lotura zuzena kirolekin. Hasieran, futbolean ibiltzeko biltzen ziren, baina beste hainbat kirol ere praktikatutakoak dira, horien artean eskubaloia. Gaur egun ere ez dira geldirik egotekoak. Mendiriz Mendi elkartearekin parte hartzen dute hainbat mendi irteeretan. Horrez gain, azken 34 urtetan, Goizuetako ibilaldia urtero-urtero egiten dutenak ere badira.

Sagardo txapelketak
Hala ere, kirola egitea ez da Txin­parta koadrilakoak gustuko duten gauza bakarra. Sagardo Txapelketak ere antolatzen dituzte elkartean bertan. 32 urte daramazkite txapelketa antolatzen eta beti mendi bueltaren ostean egiten dute. Eta horretaz gain, Txantxangorri elkartean urtero egiten den sagardo txapelketan ere laguntzen dute.

Urteurren afaria abenduaren 12an
Koadrilako 20 lagunak astero-astero elkartzen badira ere, abenduaren 12rako hi­tzordu berezia antolatu dute. 50ga­rren urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu dute, 14:30etan, elkartean. Sukal­dari lanetan Txato arituko da, laguntzaileekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!