Gazteen Dantza Txapelketan 13 bikote lehiatuko dira gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 6a, 01:00

Kriskitina dantza tal­de­ak antolatuta, XVgarren Gaz­teen Dantza Txapelketa izango da gaur Hernanin. Eguerdiko 12:00etan hasiko da txa­pelketa, Plaza Berrin. Dena dela, euria eginez gero, Sandiusterrin izango litzateke.

Gipuzkoa eta Bizkaiatik 13 bikote
Guztira parte hartuko dute Gipuzkoa eta Bizkaiko herrie­tako 13 bikotek. Gi­puzkoatik etorriko dira: Azpeitia, Lazkao, Amasa, Alegia, Anoeta, Zizurkil, Villabona eta Lezotik. Biz­kaiatik, berriz, Trapagaran, Urioste eta Portugaletetik. Parte hartzaileen adinari dagokionean, gazteenak 11 urte ditu eta zaharrenak 15.


Fandangoa eta arin-arina bikote bakoitzak
Dantzari gazteek garai ba­teko jantziekin dant­zatuko dute eta dantzatu beha­rre­ko­ak izango dira, fan­dan­goa eta arin-arina, Beñat Lu­­luagak eta Aitzol Txa­partegik jotako trikitixa doi­nuekin. Epaimahaia osatu­ko du­te Gipuzkoako Dan­tzarien Biltzarreko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!