Bake-prozesuaren inguruko galdeketa

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 6a, 01:00

Urtean lau aldiz, Lokarrik Behatokia izeneko txosten bat egiten du bake-prozesuaren inguruan. Horretarako, zein­bait herritan egiten diren bi­le­ren emaitzez eta galdetegi ba­ten erantzunez baliatzen da. Her­nanin, hilaren 10ean, oste­gu­nean, izango da bilera. Bite­rin izango da arratsaldeko 19:30etan. Parte hartu nahi izanez gero, telefono honetara deitu behar da: 943 000 600. Lokarrik egindako azken hausnarketan dio zailtasunak dau­dela bake-prozesuan au­rre­ra egiteko, baina aukera interesgarriak badaudela, hala nola, Ezker Abertzaleak egin­dako deklarazioak eta beste alderdi batzuk prestatzen ari diren proposame­nak.


Bilera eta galdeketa hiru galderen inguruan
Bilera eta galdeketa hiru gal­­dera hauen inguruan izan­go da: 1- Zer iritzi du­zue Batasunak ordezkatu­riko Ezker Abertzalea ema­ten ari den pausoetaz?; 2- Nahikoa al da bake eta elka­rrizketa prozesu baterako? Beharrezkoa al litzateke bes­te zerbait?; eta 3- Zer pau­so eman beharko lira­teke elkarrizketarako auke­ra berri bat zabaltzeko?.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!