AZKEN 30 urteetako hitzorduari hutsik egin gabe, Pablo Lasa artisau hernaniarraren omenezko Artisau Azoka izango da gaur, Atsegindegin. Goiz eta arratsalde izango dira postuak zabalik: goizez 11:00etatik 14:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Azokan bilduko dira Euskal Herri osotik etorritako 25 artisau eta artisau postuez gain izango dira, besteak beste, taloak, musika eta tailerrak.
Buruhaundiak nola egin ikasteko tailerra
Artisau Azokak aurten berezitasun berria izango du: txotxongilo tailerra. Menina taldeak buruhaundiak nola egiten diren erakutsiko du, eta nahi dutenek maskarak egiteko aukera ere izango dute.
Era guztietako postuak
Gaurko azokan uztartuko dira artisautza tradizionala eta lan eta teknika berriak, eta ikusi ahal izango dira: alde batetik, egur taila, zeramika eta euskal jantzien postuak; eta bestetik, fimoarekin egindako pitxiak eta serigrafia teknikarekin egindako jantziak. Horiez gain, beste hainbat postu ere izango dira.