Pasaiara irteera eta Guatemalara bidalitako materialen inguruko hitzaldia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 7a, 01:00

Asteazkenean, Sentsibilizazio Kanpaina izango da Guate­malaren inguruan eta antola­tzaileek Pasaiarako irteera antolatu dute 16:15etan abiatuta, Biteri ondoko autobus geltokitik. Doan da eta izena eman nahi duenak deitu besterik ez du telefono hauetara: 685 718 479, 695 724 783 edo 943 291 944. Horrez gain, hitzaldi bat emango dute arratsaldeko 19:00etan Biterin. Tornos y ordenadores de Hernani en Guatemala da hitzaldiaren izenburua eta horren bidez eskertu nahi diete Hernaniko Udalari eta Institutoari, Gua­te­malarako 6 tornu eta 50 ordenagailu eman izana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!