txantxangorri elkarteko kideek kinto bazkaria antolatu dute datorren astebururako, hau da, hilak 13. Bazkaria 1928an jaiotakoei dago zuzendua, hau da, 49ko kintokoei. Urteroko moduan, bazkariaren aurretik meza egingo dute, 12:45etan, Pake Leku kaperan, Urnietako Salesiarretan. Bazkaria eguerdiko 14:00etatik aurrera izango da, Urnietan baita ere, Oianume jatetxean. Aldez aurretik joan ez arren, aurten bazkarira joateko intentzioa dutenek ondorengo telefonora deitu behar dute izena emateko: 943 556 383.
Kartutxoak jasotzeko deia
Horrez gain, elkartetik jakinarazi dute, ehiza denboraldia bukatu dela kontuan izanda, hilaren 12an kartutxo garbiketa egingo dela. Garbiketa egingo diren guneak dira Oriamendi-Montevideo, Larregain-Akola eta Anchista-Azketa.
Bazkideren batek garbiketa egiteko boluntarioa izan nahi badu, izena eman behar du Txantxangorri elkartean bertan. Izena ematerako garaian, garbiketa zein gunetan egin nahi duen aukeratu ahal izango du.