Gazteen XVgarren Dantza Txapelketa izan zen atzo Hernanin, eta txapelak Azpeitiako Amets Amubieta eta Maialen Aldalurrentzat izan ziren. Txapeldunordeak Lezoko Iker Sanz eta Villabonako Lierni Kamio izan ziren. Eta bigarren izateaz gain, jantzi egokienaren saria ere jaso zuten. Hirugarrenak berriz, Portugaleteko Oihan Martinez eta Trapagaraneko Ibabe Beristain izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!