GAUR hasiko da Tejados Aoiz Binakako txapelketa nagusia, Galarretan. Aurrez aurre izango dira Uterga-San Miguel eta Juaristi-Urrutia. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Joan den urtean Urrizak eta San Miguelek irabazi zuten binakako txapelketa, eta gaurkoan San Miguelek Uterga izango du bikote. Partidua final laurdenetako ligaxkakoa izango da.
Aurtengoa txapelketako 39garren edizioa izango da eta sei bikote izango dira aurrez aurre, bi taldetan banatuta. Partiduak Hernaniko Galarreta pelotalekuan eta Iruñeako Euskal Jai Berrin jokatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!