Zaletuen laguntza ezinbestekoa izango da gaur Hernanik Trintxerperi irabazteko

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 5a, 01:00

lau neurketa geratzen zaizkio Hernaniri urtea bukatzeko, hau da, 12 puntu daude jokoan. Etxeko bi partiduak irabaziz gero, eta kanpoan punturen bat lortuz gero, sailkapenean dexente igotzea lortuko luke. Horretarako, ezinbestekoa du gaurko partidua irabaztea. Trintxerperen aurka jokatuko du, Zubipen, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Azken aldian zurrunbilo batean sartuta dabiltza txuri berdeak, baina hala ere, ez dute konfiantza galdu. Jon Loranek adierazitakoaren arabera taldeak orain duen helburu nagusia da gaurko partidua irabaztea: «partidu bat irabazteak segurtasuna emango digu, eta aurreneko pausua izango da bolada txar honekin amaitzeko».

Zaletuen garrantzia
Zaletuen animoak eta babesa garrantzitsuak izango dira gaurko partidua aurrera ateratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!