Atez atekoari buruzko herri galdeketa egin nahi du Oposizioaren gehiengoak eta plenoan eztabaidatzea eskatu du

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 5a, 01:00

Hernaniko Oposizioko lau alderdik, hau da, PSE-EE, PNV, Hamaikabat eta PPk prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, atez ateko sistemari buruzko herri galdeketa egin nahi dute eta eskaera hori ple­noko gai zerrendan sartzeko eskatu du. Galdera prestatua ere badute. Ekimena sinatu dutenek, hau da, Jose Ramon Chica, Andoni Amonarraiz, Iñaki Arratibel eta Maria Luz Angladak, beharrezko ikus­ten dute herritarrek eraba­kitzea, bo­toraren bidez, hon­dakinak biltzeko atez ateko sistema nahi duten ala ez. Beraien iri­tziz, «gaia oso garrantzitsua de­nez eta herri­tarrengan zu­zenean eragiten duenez, nahi­koa arrazoi bada herri galde­keta egiteko, Erre­gimen Lo­ka­­leko Oinarrien Legeko 71ga­rren artikuluak diona­ren arabera».

Galdera eta erantzunak
Proposatu duten galdera-eran­tzunak ho­nakoak dira: «A­dos al zaude Hernanin ezar­tze­a­re­kin Usurbilgo hon­daki­nen atez ateko bilketa sistema? bai ala ez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!