Euskal Herriko Kirolariek, antolatutako afariko menua, aurkeztu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 4a, 01:00

euskal Herriko Kirolariak abenduaren 27an Belodro­moan egingo den Kirolharria ekitaldiari begira daude, eta eguna iritsi bitartean, giroa berotzeari ekin diote. Helbu­rua da Euskal Herria aintzat hartuko duen kirol esparrua sortu eta bultzatzeko urra­tsak ematea. Hala antolatu dute datorren ostegunean, hilaren 10ean, Txangangorri elkartean egingo den afaria. Afari horren menua ere zehaztua dute dagoeneko; atzo eman zuten bere berri, Txantxan­gorrin bertan.

Goi mailako eta herriko 9 kirolari eta 3 sukaldari
Menuaren aurkezpenean atzo, mota ezberdinetako ki­rolariak bildu ziren goi mailako eta herrikoen artean: pelotarien artean izan ziren Oier Mendizabal, Asier Olai­zola eta Paul Ojuel; futbolarien artean, Mikel Aranburu, Eñaut Zubikarai, Gorka Kije­ra eta Mikel Aginagalde; eskalatzaileen artean Antton Zabala; eta errugbi jokalaria Jon Apaolaza. Sukaldaririk ga­be, afaririk ezin egin eta beraiek ere bertan izan ziren: Alberto Rodriguez, Joxe Mari Olaziregi eta Xabi Gorro­txategi.

Txartelak salgai
Ekos, Aralar eta Oindin Afarira joan nahi izanez ge­ro, txartelak salgai daude Ekos, Aralar eta Oindin, 30 eu­­roan. Menua honakoa izan­go da: urdaiazpiko iberikoa, pi­ku eta foie-ren tarrina, trufa eta onddoen pudina, ba­kailua pilpilean, txuleta eta Ada­rraga ojaldrea. Eda­teko, sagardoa eta ardoa izango dira, eta kafea eta kopa ere menuaren barruan daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!