Bi zenbaki saritu azaroko zozketan, 77.488 eta 47.293

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 3a, 01:00

poltsak berrerabiltzeko kan­painako azaroko zozketa atzo egin zen. Joan den hileko saridunik azaldu ez de­nez, bi zenbaki atera zituzten: 77.488a eta 47.293a. Lehe­nengo zenbakia Urbie­ta kaleko Leokadisti liburudendan banatua da eta bigarrena Kale Nagusiko Zabala okindegian. Bi saridunek 100 euroko saria jasoko dute 5 eu­roko erosketa bonotan. Txar­tel saritua dutenek uda­letxera deitu dezatela, abenduaren 17 baino lehen, telefono honetara: 943 575 431.

Abenduko zozketan 300 euroko saria
Abenduko zozketarako txartelak urdin argiak dira. Saria, hi­labete honetan, berezia izango da; 300 eu­roko eros-txartela izango da. Zoz­keta eguna, abenduaren 30ean, asteazkenean izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!