‘Gure Artean Euskaraz’-ek jendea behar du euskaraz hitz egin nahi dutenei laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 3a, 01:00

euskaraz hitz egiteko laguntza edo konpainia nahi dutenak eta laguntzeko prest daudenak biltzen ditu Gure Artean Euskaraz egitasmoak. Eta Dobera Euskara elkarteak jakinarazi duenez, euskaraz hitz egin nahi dutenei lagun­tzeko prest dauden euskal hiztun gehiago behar dituzte. «Jende asko dago euskaraz hitz egiteko gogoz, baina laguntzaile nahikorik ez dago». Oraingoz sei talde daude martxan. Guztira izena eman dutenak izan dira 34 eta horietatik laguntzaileak 6 dira. Par­te har­tzaileen artetik 25 Her­na­ni­ko­ak dira eta gainerakoak: Ur­ni­e­takoak, 4, Asti­ga­rra­gakoak, 1, eta Donostia­koak, 4. Donos­ti­atik gainera, lagun­tzaile bat ere animatu da. Laguntzeko gogoz dagoena Doberatik pasa dadila edo telefono honetara dei dezala: 943 332 799.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!